Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Urriaren 8tik aurrera

Eraso, Governors eta Anai Arrebak taldeek girotuko dute Ordiziarrock

L.Z.

Erredakzioa

2012/10/04

Musika emanaldiak, kontzertu didaktikoak eta erakusketak egingo dira Ordizian urriaren 8tik 20ra bitartean.

  • Governors

    Governors

Iruzkinak

Ordiziarrock jaialdiak hainbat ekitaldi hartuko ditu urriaren 8tik 20ra bitartean. Ordiziako Trobadore Alaiek antolatuta, besteak beste, musika emanaldiak, kontzertu didaktikoak eta erakusketak egingo dira. Gainera, kulturaren alde lan egiten duten Ordiziako artistei beraien helburuak lortzen laguntzea helburu duen ekimen honetan musika talde ezagunek parte hartuko dute.

Urriaren 19an musika jamaikarraren historia azaltzen duen emanaldi didaktikoa egongo da, baita ska eta blues&rock musika lantzen duten hainbat talderen kontzertuak ere. Egun bat geroago, urriaren 20an, punk, metal eta rock doinuak nagusituko dira Ordiziako kaleetan, Bolkete, Kail, Orangutan Swiming eta Zutik dirau taldeen eskutik. Gainera, frontoian, 22:30etik aurrera, The Glasses Crew, Eraso, Governors eta Anai Arrebak arituko dira.

Kontzertu guztiak doakoak dira.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#