Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aste honetan

Owl City eta Carly Rae Jepsen, Top Gaztean nagusi

Ane Roteta

2012/10/06

Taylor Swiftek lehen postua atzean utzi eta Owl City eta Carly Rae Jepsen kokatu dira zerrendaren gorenean, "Good Time" kantuarekin.

Iruzkinak

Taylor Swift hiru astez jarraian Top Gaztean nagusi izan da, baina iritsi zaio zerrendaren gailurra atzean uzteko garaia. Hala ere, indartsu jarraitzen du, izan ere, bigarren postuan dago "We are never ever getting back together" abestiarekin. Oraingoan, zerrendaren lehen postua Owl Cityren eta Carly Rae Jepsenen arteko elkarlanak lortu du, "Good Time" kantuak hain zuzen. Emon taldeak gora egin du eta lehenengo hiru postuetan kokatu da "Txosneroak" abestiarekin.

Will I Am eta Eva Simonsek postu bat atzera egin dute eta laugarrenean daude aste honetan, "This is love"-ekin. David Guettak eta Siak ere atzera egin dute "She wolf" kantuarekin. The Script taldea, ordea, bederatzigarrenetik seigarrenera igo da "Hall of Fame" abestiarekin. Hesian taldeak ere gora egin du "Guregatik" kantuarekin, eta zazpigarrenean kokatu da.

Aste honetan aipatu beharreko gorakadarik narbemenena PSYrena da, izan ere "Gangnam Style" kantua hamaseigarren postutik zortzigarrenera igaro da. Amaitzeko, Pink eta Lauroba ditugu. Hauek ere gora egin dute, baina postu bat besterik ez dute aurreratu; batak "Blow Me (One Last Kiss)"-ekin, eta besteak "Sua gara" kantuarekin.

Hauek dira ondorengo postuetan daudenak:

11. Loreen: "Euphoria"
12. Esne Beltza / La Pegatina: "No Tinc Remei"
13. Simple Plan feat Sean Paul: "Summer paradise"
14. Robbie Williams: "Candy"
15. Fun: "Some nights"
16. Sam & The Womp: "Bom Bom"
17. Enkore: "Gure ereserkia"
18. Ne-yo: "Let me love you"
19. Of Monsters and Men: "Little Talks"
20. 20. Carly Rae Jepsen: "Call Me Maybe"

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-One Direction: "Live While We're Young"
-The Killers: ''Runaways''

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa