Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

European Festival Awards

Bilbao BBK Live, berriro ere European Festival Awardsetan izendatuta

A.G.

2012/10/08

Urtarrilaren 9an banatuko dira sariak Groningenen, Herbehereetan, eta botoa emateko epea zabalik dago jada.

  • Garbage izan zen aurtengo jaialdian parte hartu zuen taldeetako bat.

    Garbage izan zen aurtengo jaialdian parte hartu zuen taldeetako bat.

Iruzkinak

Laugarren urtez jarraian, Bilbao BBK Live jaialdia European Festival Awards sarietarako hautagaien artean dago. Aurreko urteen aldean, ordea, aurtengoan ‘Edukiera Handiko Jaialdi Onena’ren saria lortzeko lehian izango da Last Tour Internationalek antolatutako musika kontzertu sorta.

Internet Virtual Festivals atariaren eta Yourope, Jaialdi Europarren Elkartearen eskutik ospatuko da sari banaketa urtarrilaren 9an Groningenen, Herbehereetan. Lehen bozketan botoa emateko epea zabalik dago azaroaren 7ra arte eta kategoria bakoitzeko irabazlea Herbehereetako Eurosonic Noorderslagen jakinaraziko da. Boza emanez gero, gainera, iPad 3 bat eta jaialdi irabazleetarako 2 sarrera VIP lor daitezke.

Aurtengo Bilbao BBK Live jaialdiak ere sekulako jendetza bildu zuen: 110.000 lagun bertaratu ziren 3 egunetan. Arrakasta horren erakusgarri da izendapen hau ere.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa