Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Disko berria

Beti bezain positibo, Betagarriren 'Zorion Argiak'

2012/10/24

Abenduaren 14an, kontzertua entsegu lokaletik eskainiko dute, Internet bidez. Disko bikoitz berriak 23 kantu eskaintzen ditu eta hainbat kolaborazio: Tonino Carotone, Francis, Gari, etab.

Iruzkinak

Betagarri taldeak disko berria aurkeztu du. “Zorion Argiak” izeneko lana, hiru urte diskorik argitaratu gabe egon ostean iritsi zaigu. Disko bikoitza, taldeak musika munduan daramatzan 20 urteak ospatzeko.

1993an hasi zuen Betagarrik bere ibilbidea eta 20 urte bete ditu musika munduan. Urte hauek guztiek uzta ona utzi dute: 11 lan orotara, hasierako bi lan txikiak zenbatuta. Garaipena izan da talde gasteiztarrarentzat honaino iritsi izana. 20 urteak borobiltzera dator beraz, “Zorion Argiak” izeneko disko bikoitza. Izenburu baikorra, beraien kantuak bezala, etorkizunari ilusioz begiratzen diotelako, Iñaki Ortiz de Villalba, abeslariak aitortu duenez.

23 kantuk osatzen dute disko bikoitza, horietatik 11 beste musikari batzuek abestutakoak. Tonino Carotone, Francis, Iñigo Muguruza, Gari eta beste hainbeste kantari ezagun, bakoitzak Betagarriren kantei bere estilo propioa emanez.

Ska, reagge eta rock doinuek osatzen dute diskoa, Betagarriren betiko estiloari tinko eutsiz. Eta letrei dagokienez, bizitzari kantatzen diote. Maitasuna, egunerokoak... horiek letretan islatzen diren gaiak.

Betagarriren disko bikoitza kalean da jada. Datozen bi hilabeteetan zuzenekoak eskainiko dituzte Euskal Herrian barrena. Eta abenduaren 14an, kontzertua entsegu lokaletik eskainiko dute, oraingoan, internet bidez.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#