Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aste honetan

PSY Top Gaztean nagusi, bigarren astez jarraian

Ane Roteta

2012/10/27

Pasa den astean iritsi zen "Gangnam Style" kantua zerrendaren gorenera, eta aste honetan ere lehen postuan jarraitzen du PSY-ren abesti arrakastatsuak.

Iruzkinak

Lehen hiru postuetan ez da aldaketarik izan aste honetan eta abesti hauek ditugu: PSY-ren "Gangnam Style", Owl Cityren eta Carly Rae Jepsenen "Good Time" eta David Guetta eta Siaren "She wolf".

Ondorengo postuetan, ordea, aldaketa nabarmenak izan dira, izan ere, One Directionek eta Rihannak gora egin dute. Lehenengoa laugarrenean kokatu da "Live While We’re Young" abestiarekin, eta Rihannak gorakada nabarmena izan du eta hamalaugarrenetik bosgarrenera igaro da "Diamonds" kantuarekin. Taylor Swiftek, berriz, bi postu galdu ditu eta seigarrenean dugu aste honetan "We are never ever getting back together" abestiarekin.

Enkore taldea gorantz doa "Gure ereserkia" kantu berriarekin, eta zazpigarrenean kokatu dira aste honetan bizkaitarrak. Robbie Willimiasen “Candy” abestia hamaikagarrenetik zortzigarrenera igo da. Emon taldearen "Txosneroak" kantuak, aldiz, behera egin du eta bederatzigarren postura jaitsi da. Will I am eta Eva Simonsen "This is love" abestiak ere behera egin du aste honetan, eta hamargarrenean dugu.

Hauek dira ondorengo postuetan daudenak:

11. Hesian: "Guregatik"
12. The Script: "Hall of Fame"
13. Fun: "Some nights"
14. Lauroba: "Sua gara"
15. Bruno Mars: "Locked out of heaven"
16. Swedish House Mafia feat John Martin: "Dont You Worry Child"
17. Sam & The Womp: "Bom Bom"
18. Betagarri: "Milaka izar berri"
19. Ne-yo: "Let me love you"
20. Loreen: "Euphoria"

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Pitbull ft TJR: "Dont' stop the party"
-Maroon 5: "One More Night"

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#