Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Atsedenaldia

Scissor Sisters taldea, aldi baterako banatuta

L.Z.

2012/10/29

Dirudienez denbora luze batean agertokietatik kanpo egongo da talde estatubatuarra.

  • Scissor Sisters.

    Scissor Sisters. Argazkia: Universal

Iruzkinak

Larunbatean Barakaldoko RockStar Live aretoan jo zuen Scissor Sisters taldeak eta egun batzuk lehenago Londresen aritu zen. Han denbora batez agertokietatik kanpo egongo direla iragarri zuten taldekideek. Dirudienez, mugagabea izango da atsedenaldia.

"Denbora luzez ez gara berriro Londresen izango", adierazi duen JaKe Shearsek. Dena den, banaketa ez dela behin betikoa izango erantsi du taldeko abeslariak Twitterren: "Eskerrik asko zuen maitasunagatik, eta ez arduratu, ez baikara betirako agurtuko. Konturatu orduko bueltan gara berriro".

Ildo horretan, oraingoz ez dutela disko berririk grabatzeko asmorik zehaztu du taldeak, agertokietatik kanpo egongo direla gaineratuz.

Bien bitartean, Del Marquis gitarra-jotzaileak bakarkako ibilbideari ekin dio.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa