Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Larunbat gauean

Russian Redek The Beatlesen kantuekin jantziko du Barakaldo

Erredakzioa

2012/11/02

The Beatles talde mitikoaren kanta arrakastatsuenak errekuperatu, eta agertokira eramango ditu Lourdes Hernandezek larunbatean RockStar Live aretoan eskainiko duen kontzertuan.

  • Russian Red.

    Russian Red.

Iruzkinak

Russian Red abeslaria Barakaldoko Rockstar Live aretoan arituko da zuzenean abesten, bihar. Ikuskizun berezia prestatu du; izan ere, The Beatles taldearen arrakasta ezagunenak ekarriko ditu agertokira, bi ordu inguru iraungo duen emanaldian.

Fuerteventura diskoarekin lortutako arrakastaren ostean, proposamen berria taularatu nahi du madrildarrak bira horren bidez. Liverpooleko laukotearen Revolver laneko abestiak izango dira protagonista: "Taxman", "Eleanor Rigby", "I’m Only Sleeping", "Here There and Everywhere", "Yellow Submarine" eta "Got to get you into my life", besteak beste.

Kontzertuetarako sarrerak 13 euroren truke daude eskuragai, Ticketmaster sarean, FNACen, Carrefourren eta Halcon Bidaiak agentziaren bulegoetan. Horrez gain, telefonoz ere erosi daitezke (902 15 00 25).

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#