Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Urteurrena

La Pegatina, hamar urte rumba doinuak lantzen

L.Z.

2012/10/30

Taldearen 10. urteurrena ospatzeko, 2013an iritsiko den dokumentalaren aurrerapena ikus dezakezue hemen.

Iruzkinak

Moncada eta Reixaxh artean jaiotako La Pegatina talde kataluniarrak hamar urte beteko ditu aurki. Ruben, Ovidi eta Adriá izan ziren Pegatina Sound System proiektua abiatu zuten hiru taldekideak eta gaur egun zazpi lagunek osatzen dute taldea.

Azken urteetan mundu osora zabaldu dira rumba talde ezagun honen doinuak, eta muga guztiak gainditu ostean, milaka jarraitzaile izatea lortu dute. Beraien webgunean azaltzen dutenez, orain arte egindako lanak ez ezik, taldekideen zintzotasunak eta freskotasunak lagundu die publikoa erakartzen.

2013an beteko du, hain zuzen ere, bere lehen hamarkada La Pegatinak. Dena den, 2006an jaio zen ofizialki taldea, garai hartan grabatu baitzuten lehen diskoa (Al Carrer!). 2007ko otsailean ikusi zuen argia Al Carrer!-ek eta autoekoizpenaren bidea aukeratu zuten orduan. Besteak beste, Che Sudakaren, Manu Chaoren eta Gambeaten laguntza izan zuten.

2007ko amaieran sei taldekide zituen La Pegatinak: Ferran baxu-jotzailea, Axel tronpeta-jolea eta Romain soinu-jolea, eta 2008an "Conxi Tour" bira arrakastatsua egin zuten.

Urte bete geroago, 2009an, Kasba Musicen eskutik, Via Mandarina lana grabatu zuten. Akordeoi eta tronpeta doinuak entzun ziren aurrenekoz disko horretan.

2009a eta 2010a urte oparoak izan ziren: 200 kontzertutik gora eman zituzten eta hainbat musika jaialditan parte hartu zuten, eta 2011n Xapomelön diskoak Europa mailara zabaldu zuen taldearen arrakasta. 21 kantuz osatutako disko honek energia, dibertsioa eta hitz-jokoak uztartu zituen. Azkenaldian galizieraz, euskaraz, ingelesez, katalanez, gaztelaniaz zein frantsesez abesten entzun dugu La Pegatina.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#