Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Euskal musika

Azaroaren 19an helduko da Cobra taldearen lan berria

L.Z.

2012/10/31

Pelikula ezagunen soinu bandekin osatutako bertsio-diskoa kaleratuko du Cobrak aurki, eta azaroaren 17tik aurrera kontzertu bira egingo du taldeak.

Iruzkinak

Cobra taldeak azaroaren 19an kaleratuko du Covered (A Selection of Film Scores) proiektua. Pelikula ezagunen soinu bandetako musika jasoko du disko honek.

2006an David Gonzalezek (Berri Txarrak eta p.L.T taldeko baxu-jolea) eta Josu Luengok (Evirus 69, gitarra-jotzailea) sortu zuten Cobra eta handik gutxira Haritz Letek (Kokein, ahotsa) eta Ekain Elorzak (Dinero, bateria-jotzailea) osatu zuten taldea. Estudioko bi disko kaleratu ostean, abentura berri bati ekin zion taldeak. Hain zuzen ere, pelikuletako soinu banden bertsioak grabatzen hasi ziren eta kantu horiek Covered (A Selection of Film Scores) lanean bildu dituzte. Hauek dira diskoan jasotako bost abestiak:

1. "Escape from N.Y." (John Carpenter, 1981)
2. "Touch of Evil" (Orson Welles, 1958)
3. "Twin Peaks" (David Lynch/Mark Frost, 1990)
4. "The Godfather" (Francis Ford Coppola, 1972)
5. "2001: A Space Odissey" (Stanley Kubrick, 1968)

Koba estuidoetan grabatu eta nahastu dituzte kantuok eta Kaiowas Records diskoetxearekin kaleratuko dute diskoa. Bertan Aitor Abiok eta Borja Barruetak parte hartu dute.

Aurkezpen kontzertuak

Oraingoz bost zuzeneko iragarri dituzte. Azaroaren 17an Madrilen arituko dira, eta egun bat geroago Bartzalona bisitatu ostean, Tolosako Bonberenean aurkeztuko dute lan berria (abenduaren 28an).

Urtarrilean Bilbon eta Gasteizen izango dira. Arabako hiriburuan urtarrilaren 4an izango dira eta Bilbon, urtarrilaren 10ean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#