Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

KONTZERTUAK

Komak birako azkenetariko kontzertua eskainiko du Bilbon

A.C.

2012/10/31

Azaroaren 24an emango du, Santa Aretoan, eta azken-aurrekoa izango da.

  • KOMA.

    KOMA.

Iruzkinak

Koma metal taldeak bere azken diskoa, La Maldición Divina, aurkezteko hasi zuen bira azkena ematen ari da.

Iruñeko taldeak Bilbon eskainiko du bira horretako azken-aurreko kontzertua, azaroaren 24an, Bolueta auzoko Santana aretoan. Iluntzeko 9etan irekiko dituzte ateak, eta kontzertua 10etan hasiko da. Sarrerak 15 euroren truke eskuratu ahalko dira aldez aurretik hartuz gero, eta 18ren truke, egun horretan bertan, eta Internet bidez ere eskuratu daitezke www.tiketmaster.es edota www.musikaze.com webguneetan.

Taldearen zortzigarren diskoa da, eta 2011. urtean kaleratu zuten. Zizur Nagusiko M.A.V. estudioetan grabatu zuten, eta, horren jarraitzaile askoren ustez, taldearen diskorik hoberena da. Ez galdu azken kontzertuak!

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa