Gaztea

Gaztea

Gaztea Irratia

Travelling Brothers eta Kaleginezekin hasiko dugu astea "B Aldea"n

Garazi Urdanpilleta

2010/01/22

Lehenak astelehenean etorriko dira Bilboko estudiora eta bigarrenak, berriz, Miramonera datoz asteartean. gaueko 21:00eattik 22:00etara, ez galdu "B Aldea".

The Travelling Brothers eta Kaleginez taldeekin hasiko dugu datorren astea Gaztea Irratiko "B Aldea" saioan.

Leioatik etorriko zaigu The Travelling Brothers taldea. Bluesa lantzen dute eta Red Hot &' || 'amp; Blue diskoa kaleratu berri dute. Disko horri buruz hitz egitera etorriko zaizkigu astelehenean Bilboko estudiora "anaia bidaiariak".

Kaleginez taldeko kideak, berriz, Sakanatik Donostiara etorriko dira. 2008an sortutako taldea da, punk-hardcore melodikoa egiten dute eta estraineko diskoa kaleratu dute: Bueltarik gabe. Lan hori hobeto ezagutzeko auekra izango dugu asteartean.

Elkarrizketez gain, eguneko musika albiste garrantzitsuenen errepasoa egingo dugu, musikarik onenaz zipriztinduta.

Gaueko 21:00etatik 22:00etara, Xabier Doncelekin eta Ainhoa Urretabizkaiarekin, zatoz "B Alde"ra.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa