Gaztea

Gaztea

"Gaztea Live"

Christina Rosenvinge eta Tulsa, gaur, zuzenean

Garazi Urdanpilleta

2010/03/05

Kantari madrildarra eta Miren Iza hondarribitarraren taldea Plateruenan (Durango) arituko dira zuzenean, 22:00etan, eta kontzertu horiek zuzenean izango ditugu.

Bi emakume ahots izango dira nagusi gaurko&' || 'nbsp; "Gaztea Live" saioan. Christina Rosenvinge kantari madrildarra eta Tulsa, Miren Iza hondarribitarraren taldea, elkarrekin bira egiten ari dira eta gaur Durangon, Plateruena kafe antzokian arituko dira zuzenean gaueko 22:00etatik aurrera. Kontzertu hori zuzen-zuzenean izango dugu ikusgai Gaztea atarian.

Christina Rosenvinge musikaria hainbat taldetan ezagutu genuen (Alex &' || 'amp; Christina, Christina y Los Subterraneos) baina, azken urteetan, bakarka dabil.Azken aldian, Tu labio superior diskoko kantuak ari da zuzenean aurkezten eta lan hori besapean hartuta iritsiko da Durangora.

Tulsa taldeak, berriz, Espera la palida lana kaleratu berri du eta bertako abestiak taularatuko ditu Plateruenan.

Hitzordua jarrita dago: gaur, 22:00etan, egin klik Gaztea atarianeta ikusi kontzertu bikain horiek zuzenean!


Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa