Gaztea

Gaztea

Gaztea Irratia

Global Funk festak eta "Gaztea Live" saioa, gaurko "B Aldea"n

Garazi Urdanpilleta

2010/03/03

Arkaitz Billarrek Makala DJrekin antolatzen dituen festen gaineko xehetasunak kontatuko dizkigu eta Haritz Letek, berriz, aste honetan izango ditugun kontzertuei buruz hitz egingo digu.

Global Funk festak eta "Gaztea Live" saioa izango ditugu gaur "B Aldea" saioko ardatzak. Arkaitz Billarrek Makala DJrekin batera antolatu ohi dituen festak izango dira aste honetan Bilbon eta Donostian eta gonbidatu berezia izango dute gainera: Dusty DJ alemaniarra. Jaiei buruzko xehetasunak kontatzera etorriko da Arkaitz Billar.

Bestalde, Haritz Lete, "Gaztea Live" saioko aurkezlea, ere "B Alde"ra igaroko da gaur, aste honetan bai ETB-3n, bai Gaztea atarian zuzenean emango ditugun kontzertuei buruz hitz egitera.

Gaueko 21:00etatik 22:00etara, Xanier Doncelekin eta Ainhoa Urretabizkaiarekin, zatoz "B Alde"ra.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa