Gaztea

Gaztea

13:00etik aurrera

ETB-3k programazio berezia du gaur Gaztearen 20 urteak ospatzeko

Garazi Urdanpilleta

2010/03/22

"Dida" eta "B Aldea" bereziez gain, Kelly Slater surflariari buruzko saioa, Berri txarraken dokumentala eta "Gazteak" telesaila emango ditugu. Eta guztia Gaztea atarian izango dugu ikusgai zuzenean!

ETB3-k programazio berezia Gaztearen 20. urteurrena ospatzeko. Astelehenean, hilak 22, egun osoan saio bereziak izango dira EITBren irrati gaztearen bi hamarkadako ibilbidearen erakusgarri. Bilboko egoitzako Multibox aretotik egingo diren "Dida" eta "b Aldea" saio bereziez gain, Kelly&' || 'nbsp;Slater surflari ezagunari buruzko "Kelly Slater Cloud 9" saio berezia, 20 urte hauetako kantu esanguratsuenekin osatutako "Gazteaklip" bereziak, Berri Txarrak taldearen "Zertarako amestu" dokumentala eta ETBn 80ko hamarkadako ikono kulturala izan zen "gazteak" telesailaren hainbat atal emango ditugu. Gainera, 13:00etik goizaldera bitarteko programazio guztia Gaztea atarian izango dugu ikusgai zuzen-zuzenean.

Hauxe izango da ETB-3ko asteleheneko programazio berezia:

12:30 Gazteak
13:00 Gaztea Klip 20 urte
14:30 DI-DA berezia
15:30 Kelly Slater Cloud 9
16:30 Gaztea Live: Break on stage
17:45 Gaztea Live: Mando Diao
19:10 Gaztea Klip 20 urte
20:30 Manu Chao
21:00 B aldea
22:00 Orain: Anari
22:10 Berri txarrak, Zertarako amestu
23:40 Barricada.kam
0:40 Gazteak
1:00 Gazteak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa