Gaztea

Gaztea

Surfa, zinea eta musika

Larunbat honetan helduko da Bilbora Amstel Surfilm Festibal jaialdia

L.Z.

2010/09/17

Jack McCoy zuzendariak A deeper Shade of Blue filma aurkeztuko du bertan eta Los Coronas taldeak kontzertua eskainiko du, gaueko 23:00etan.

Bihar, larunbata, Amstel Surfilm Festibal jaialdia ospatuko da Bilboko Itsas Museoan, 19:00etatik aurrera.

Bertan, 21:00ak inguruan, Jack McCoy zuzendariak A deeper Shade of Blue filma aurkeztuko du. Urteak daramatza McCoyk surfarekin lotutako pelikulak ekoizten eta munduko surflari onenekin lan egin du berak.

Pelikula honetan surfak dituen alde ezberdinak landu ditu eta munduko surf txapelketa garrantzitsuenetako irudiak jaso ditu.

Baina surfak ez ezik musikak ere izango du bere lekua aipatutako jaialdian. Izan ere, 23:00etan hasita, Los Coronas taldeak kontzertua eskainiko du bertan.

Sarrera doakoa izango da.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa