Gaztea

Gaztea

Merch Store

Youtube musika denda eta leihatila izango da

E. A.

2011/10/17

Merch Store erreminta aurkeztuko du Youtubek hurrengo asteetan. Musikari eta musikazaleei zuzendutako aplikazioa izango da.

  •  .

    .

Youtube bideo atariak Merch Store erreminta aurkeztuko du hurrengo asteetan. Tresna horren bidez, musikariek euren kontzertuetako sarrerak, merchandisinga eta abestien deskarga digitalak saldu ahal izango dituzte.

“Hilero Youtubera 800 milioi pertsona sartzen direnez, zure musika aditzera emateko agertoki egokia da. Orain atariari aukerak gehitu dizkiogu leihatila, taldeek produktua saltzeko gune eta musika denda bihuru dadin”, esan du bideo atariak bere blog ofizialean.

Merch Storek, artista eta talde bakoitzaren katearen bitartez, deskarga digitalak egiteko eta kontzertuetako sarrerak eta produktuak zuzenean saltzeko aukera emateaz gain, bestelako zerbitzuak ere eskain ditzake. Artista eta jarraitzaileen arteko topaketak antolatzea posible da erreminta honekin.

Youtubek jakitera eman duenez, kide dituen zenbait enpresaren laguntzarekin jarriko du martxan Merch Store. ITunes eta Amazonek deskarga digitalak ahalbidetuko dituzte, Topspin enpresak sarrerak eta produktuak saltzea eta Songkick  zuzeneko kontzertuez arduratuko da.

“Youtuben bertan entzuleak aurkitu eta karrera musikala egiteko aukera eman nahi dugu”, adierazi du web orriak bere blogean.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa