Gaztea

Gaztea

Gizonezkoen moda

Noizko gizonezkoak gona jantzita?

E. A.

2011/11/30

Gaur egun tabua den arren, badirudi indarra hartzen ari dela gizonezkoen gona.

  • Jean Paul Gaultierren diseinuak.

    Jean Paul Gaultierren diseinuak.

Orain eztabaida antzua den arren, etorkizunean gizonezkoek gona eramatea ohikoa izantea.

'Gona' eta 'gizona' esaldi berean? Badirudi munduan zehar gizon asko ari dela horren aldeko apustua egiten, eta ez diseinatzaileak eta jende ospetsua bakarrik, baita kaleko jende arrunta ere. Litekeena da, hemendik urte batzuetara, gaur ezinezkoa dirudiena normaltasun osoarekin ikustea.

Prest al dago mundua, ordea, gizona gona jantzita ikusteko? Pentsatuz gero ez da zentzugabekeria. Gaur egun, denok hain modernoak garen honetan, une egokia izan daiteke gona janzteko. Egia da ez gaudela horrelakorik ikustera ohituta baina aurreko mendearen hasieran ere, emakumeek prakak janztea pentsaezina zen.

Emakumeek inor asaldatu gabe janzten dute praka, txaleko eta txaketadun trajea, estilo maskulino garbiarekin. Gainera, sofistikazio, dotorezia eta sentsualitate puntua gehitzen die. Gauza bera gertatzen al da argazkiko gonadun mutilekin?

Devota & Lomba etxeak eta Marc Jacobs diseinatzaileak behin baino gehiagotan gehitu dute arropa hori gizonezkoentzako bildumetan.

Prest al gaude gizonezkoen armairuetako iraultzari ekiteko? Gaur egun emakumearena soilik den gona gizon hartu dezake?

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa