Gaztea

Gaztea

Moda

Mandarina kolorea, 2012an ezinbestekoa

L.Z.

2011/12/12

Diseinatzaile ospetsuenak kolore honen aldeko apustua egiten hasi dira eta badirudi, datorren urtean, mutilen artean behintzat, tendentzia bihurtuko dela.

  • Mandarina kolorea, 2012an ezinbestekoa.

    Mandarina kolorea, 2012an ezinbestekoa.

Mutilen artean nagusi izaten diren koloreek protagonismoa galduko dute 2012an. Urdina, beltza eta zuria, besteak beste, ez dira datorren urtean tendentzia izango, mandarina edota laranja koloreek aurre hartuko baitiete.

Hain zuzen ere, laranja biziarekin parekatzen dute moda adituek mandarina kolorea. Tonu honek gorri ukitua du.

Dagoeneko diseinatzaile ezagunenek kolore honen aldeko apustua egin dute beraien bilduma berrietan. Guccik, Tommy Hilfigerrek eta Carolina Herrerak adibidez, mandarina kolorea aukeratu dute 2012rako diseinatutako jantzi eta osagarrietarako.

Mandarina koloreak gorriaren bizitasuna eta horiaren berotasuna nahasten ditu eta energia transmititzen duen tonu bat da.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa