Gaztea

Gaztea

Aholkuak

Bakeroekin dotore janztea posible da

E. A.

2011/12/15

Egunerokorako erabiltzeaz gain, dotore janzteko ere balio dute.

  •  .

    .

Denok, gizon eta emakume, gutxienez bakero pare bat daukagu armairuan. Kide leiala da arropa hau eta egunerokorako erabiltzen dugu. Hala ere, aukera ona izan daiteke janzkera dotoreagoa eskatzen duten zita edo bileretarako.

Bakero urdin klasikoak, egoera formaletan ere erabili daitezke osagarri egokiekin konbinatuz gero. Hala ere, egia da beltzek edo zuriek errazago egiten dutela bat egoera dotoreekin. Aukera hori egiten baduzu, bakero estuak gomendatzen dizugu; hankek luzeagoak eta finagoak emango baitute. Zuriekin blusa beltzak konbinazio ederra egiten du.

Dena den, kolore guztietako bakeroak daude eta gustukoena aukeratu dezakezu ondo konbinatuz gero. Aholkutxo bat, ordea: gerri zabalei hobeto doazkie tonu ilunak. Oihal leunekin konbinatu beti, blusoi eta alkandorekin adibidez.

Osagarriei dagokienez, diru-zorro edo poltsa formalak erabili, kolore bakarrekoak edo distirekin. Ez eraman, ordea, oso handirik; eguneroko itxura ematen baitu. Bestalde, takoidun oinetakoek beti ematen dute ukitu dotorea. Egoera oso formaletan orratz-takoidunak ez daude lekuz kanpo.

Bakeroak modu dotorean eramateko oihal leuneko topak oso aukera ona dira: satinezkoak, gasa erakoak, Indiako algodoizkoak...

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa