Gaztea

Gaztea

Sare sozialak

Facebookeko argazkietako %76n, mozkortuta

E. A.

2011/12/20

Gehienetan argazkian azaltzen denaren gogoz kontra egoten da etiketatuta.

  •  .

    .

Facebookeko erabiltzaileei, argazki ezerosoek kezkatzen die. Erresuma Batuan egindako ikerketa batek esaten duenez, sare sozial ospetsuko erabiltzaileak, kontaktuak mozkortuta azaltzen diren argazkietan etiketatzen saiatzen dira. Horregatik, gehienak azaltzen dira horditurik argazkiren batean edo bestean.

Ikerketan parte hartu duten erabiltzaileek, argazkien % 76n beren gogoz kontra alkoholaren eraginpean etiketatu dietela adierazi dute.

Horrez gain, galdetutakoen bi herenek onartu dute lagunak noizbait argazki konprometigarrietan etiketatu dutela. Argazki horiek lankideek edo nagusiak ikusiz gero, “arazo larriak” ekarriko lizkiokeela uste dute ikerketan parte hartu dutenen % 8ak. Horregatik, % 93a noizbait desetiketatu egin da “ezerosoegia” izateagatik.

Dena den, ez dirudi pribatutasunak asko axola diela britainiarrei, izan ere, inkestatuen laurdenak bakarrik dauka Facebookeko kontua argazkiak inork gehiagok ez ikusteko bezala konfiguratuta.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa