Gaztea

Gaztea

Bideo arrakastatsuenak

‘Ai Se Eu Te Pego’ abestia da YouTuben ikusiena

E. A.

2011/12/21

Michael Telóren kantuaren atzetik “Yo te esperaré” eta “Bailando por ahí” abestien bideoak daude.

Bost hilabete pasatu dira Michael Teló brasildarraren “Ai Se Eu Te Pego” kanta itsaskorra Youtuben eskegi zutenetik; nahikoa, gurean urteko bideorik ikusiena izateko. Bideo atariaren arabera, abestiez gain, hauteskundeetako iragarkiek eta krisiaren gaineko parodiek arrakasta handia izan dute.

Cali & El Dandeeren “Yo te esperaré” abestiak eraman du "zilarrezko domina" eta Juan Maganen “Bailando por ahí”, berriz, hirugarren gelditu da. Umorezko bideo batek jarraitzen die.

“Españistan, de la Burbuja Inmobiliaria a la Crisis” Aleix Saló marrazkilariak krisiaren inguruan egindako kritika bosgarren postuan dago. Hurrengoa, gazte batzuen txantxa bat da: janari azkarreko jatetxe batean abestuz egiten dute eskaria (“Cantando el pedido en el McAuto”).

Youtubek zerrenda horretatik kanpo utzi ditu bideoklip ofizialak, hau da, diskoetxeek eta bestelakoek eskegitakoak. Dena den, horiei ere “Top 10” bat eskaini die eta Jennifer Lopez izan da garailea “On The Floor con Pitbull” bideoarekin.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa