Gaztea

Gaztea

Orrazkerak

Emma Watsonen eta Justin Bieberren orrazkerak, kopiatuenak

E. A.

2011/12/29

Oso gazteak izan arren, joerak sortu dituzte biek.

  • Justin Bieber eta Emma Watson.

    Justin Bieber eta Emma Watson. Argazkia: Getty

Ile motz eramatea modan jarri dute Emma Watsonek eta Justin Bieberrek. Neska izan zen lehenengoa ile luzea moztu eta “pixie” estiloa hartzen. Kanadako abeslariak, bestalde, kopetako ilea moztu zuen eta aldaketa izugarri gustatu zaigu.


The Wall Street Journal egunkariaren arabera, Emma eta Justinen izenak izan dira erabiltzaileek Google bilatzailean gehien bilatutako hitzetako bi, eta gehienek haien itxura berria ikusteko jo dute bilatzailera.


Izan ere, Harry Potter-en saga bukatu ostean ilea moztu zuenean, denek jakin nahi izan zuten nola gelditzen ote zitzaion “mutilen moduan” moztutako ilea.


Justinek ere ile-apaintzaile baten eskuetan jartzea erabaki zuen itxuraz aldatzeko eta horrek, abeslariaren bereizgarri zen kopeta-ilea moztu zuen. Atzean utzi zuen ume on irudia eta helduago eta sofistikatuagoa agertu da hortik aurrera.


Irudi aldaketa horiek iraultza txiki bat ekarri dute kaleetara. Ez dira gutxi izan “pixie” estiloa jarraitzea erabaki duten neskak, horien artean, Vanessa Hudgens eta Maria Valverde aktoreak.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa