Gaztea

Gaztea

Sarea eta hizkuntzak

Interneten itzulpenak eginez hizkuntzak ikasi, Duolingorekin

E. A.

2011/12/30

Oraindik proba fasean dago erabiltzaileek hizkuntzak doan ikasteko modu berri hau.

  •  .

    .

Itzulpengintzarako web sistemak asko erabiltzen dira, izan ere, erabiltzaileek ezagutzen ez dituzten hizkuntzetan Sarean nabigatzeko aukera ematen dute. Google Translatek edo nabigatzaileen osagarriek, besteak beste, testuak ia berehalakoan itzultzen dituzte hainbat hizkuntzatara. Hala ere, itzulpen horiek makinek egiten dituzte eta ez pertsonek. Horregatik, emaitzek ez dute beti esaldiaren zentzu bera mantentzen.


Duolingo ekimenak edukiak pertsonek itzultzea du helburu. Erabiltzaileek proiektuan izena eman beharra dute eta beren hizkuntza adierazi, inongo kuota edo dirurik ordaindu gabe. Horrela, Duolingok esaldiak bidaltzen dizkie erabiltzaileei, ikasi nahi duten atzerriko hizkuntzara itzuli ditzaten.


Bidalitako esaldiak erabiltzaileen mailaren araberakoak dira. Modu horretan, hasiberriak esaldi errazekin abiatzen dira eta hobetuz doazen heinean, gramatika eta hiztegi zailagokoetara igarotzen dira.


Hiztegia ikasteko ariketa eta formulak ere baditu Duolingok, pixkanaka hizkuntza ezagutza handituz joan dadin. Gainera, beste erabiltzaileek itzulpenen maila baloratu dezakete; publikatutakoaren kalitatea kontrolatzen da horrela.


Interneteko itzulpenak eginez hizkuntza bat ikasteko modua da Duolingo. Proiektuak baditu mugak, baina erabiltzaileek hizkuntza berrien oinarrizko ezagutza eskura dezakete, etorkizunean Sarean nabigatzeko nahikoa izan daitekeena.


Proiektuan izena emateko epea zabalik dago jada baina proba fasean daude oraindik. Ingelesa ikasteko aukera bakarrik eskaintzen du oraingoz Duolingok baina arrakasta baldin badu, beste hizkuntza batzuetara zabalduko dute.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa