Gaztea

Gaztea

Spotify

Jennifer Lopez eta Rihanna, Spotifyn gehien entzun direnak

E. A.

2011/12/30

The Black Eyed Peas eta Lady Gaga ere lehengo hamarren artean daude.

  • Jennifer Lopez.

    Jennifer Lopez.

Jennifer Lopezen “On the Floor” eta Rihannaren “S&M” abestiak dira aurten Spotify plataforman arrakasta handiena izan dutenak. Zerrendako lehenengo hamarren artean, besteak beste, The Black Eyed Peas (“The Time”) eta Lady Gaga (“Born This Way”) ere azaltzen dira.

2011 urtea oso ona izan da Suediako konpainiarentzat. AEBetara zabaldu du merkatua eta 2,5 milioi erabiltzailek zerbitzuagatik ordaintzea lortu du.

Urtea amaitzeko, Estatuan gehien entzun diren 100 abestien rankinga egiteaz gain, konpainiak egin dituen aurrerapenak ere azaldu dizkie erabiltzaileei.

Aipagarriena zerbitzua bost estatu gehiagora hedatzea izan da: AEB, Danimarka, Suitza, Austria eta Belgika. Bestalde, hobekuntzak ere gehitu dizkiote zerbitzuari, esaterako, Spotify Apps, irrati berria, deskargen denda, iPod eta Facebookekin integratzea, Blackberry eta Windows Phonerako aplikazioak.

Aurten, egunero 20.000 kantu berri inguru gehitu dituzte eta 300.000 diskoetxe independente zerbitzura batzea lortu dute.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa