Gaztea

Gaztea

Gizonezkoen orrazkerak

2012an ikusiko ditugun orrazkerak

E. A.

2011/12/30

Aurten modan egon diren estiloek jarraituko dute baina aldaketa txikiekin.

  •  .

    .

Urte berria, look berria. Ilea beste era batean moztu nahi duzu baina ez dakizu nola? Ile-apaintzailearen sormenaz fidatzen ez bazara, 2012an eramango diren orrazkerak ikustea duzu onena. Retro moda bueltan da eta orrazkerek ere joera horri jarraitzen diote.

Aurten dagoeneko rocker kutsuko tupeak ikusi ditugu eta hurrengo urtean ere hala izango da, ezberdintasun txikiekin bada ere. Ilea kapaka moztea modan egongo da, buruaren gainaldeko ilea aldeetakoa baino luzeago uztea, alegia. Bestalde, urtero ikusten dugun alde batera orraztutako kopeta-ileak joera izaten jarraituko du 2012an ere. Hala ere, datorren urtean ile luzeagoarekin ere eraman ahal izango duzu.

Kaskamotz estiloa, 2011n jada ikusi duguna eta Matthew McConaugheyk berriki hartu duena, orrazkera gogokoenen artean egongo da, batez ere udan, oso erosoa da eta.

Orrazkera klasikoak, alde batean artesi oso nabarmenarekin, asko ikusten jarraituko dugu. Hala ere, alde batera tupe txikia izango dute eta ile-gogortzailea ezin dute falta, “bustiaren” efektua emateko.

Estilo ausarta bilatzen ari bazara, kapa luzeetan moztu ezazu ilea eta nahasita eraman. Estilo informal eta errebeldeena da.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa