Gaztea

Gaztea

Moda

Kanye West, estilo zainduena duen izarra

E. A.

2012/01/03

Hip-hop abeslaria izan da 2011ko zerrendako lehena, Complex aldizkariaren arabera.

  • Kanye West.

    Kanye West.

Moda eta hip-hopa ez daude kontrajarrita; hori uste dute behintzat Complex aldizkarikoek. Kanye West rap abeslariari iritzi diote 2011n estiloa gehien zaindu izan duen izarra.

Kid Cudi lagunaren aurretik geratu da, hain zuzen ere, Complex-ek egindako sailkapenean. Brontzezko domina, bestalde, Ryan Gosling aktore eta musikari kanadarrarentzat izan da.

A$AP Rocky hip-hop abeslariak eta Pharrell Williams ekoizle eta rapero estatubatuarrak dira laugarren eta bosgarrenak, hurrenez hurren. Lehenengo 25en artean, besteak beste, ospetsu hauek daude: Rick Ross (8), Jay Z (10), Justin Bieber (14), Justin Timeberlake (16), Swizz Beatz (19), Joseph Gordon-Levitt (20) eta Jonah Hill (22).

Musikariak eta rap kantariak dira bereziki, beraz, estilo gehien izan dutenak joan den urtean. Nork dio orain gustu txarrekoak direla?

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa