Gaztea

Gaztea

Tendentziak

Pijama modako jantzia izango da 2012an

L.Z.

2012/01/02

Diseinatzaile ezagun askok tendentzia berri honen alde egin dute. Zetazko eta gasazko pijamek hartuko dute, batez ere, indarra.

  • Pijama modako jantzia izango da 2012an.

    Pijama modako jantzia izango da 2012an.

Modaren munduan "kasual" estiloa gailenduko da 2012an. Gauerako pantera estanpatua indartsu helduko bada ere, egunean zehar pijama izango da protagonista nagusia. Gainera, militar estiloko jakak, larruzko gonak eta loredun zein frutadun estanpatuak ikusiko dira.

Oro har, tendentzia oso "hiritarrak" egongo dira modan, beti ere, landako ukituekin eta arropa distiratsuekin konbinatuta. Tendentzia berrienek erakusten dutenez, arriskatzeko eta armairua goitik behera aldatzeko garaia iritsi da.

Parpailadun lentzeriarekin eta, besteak beste, gorbatekin nahastuta, pijamari ohetik ateratzeko ordua helduko zaio. Tommy Hilgfiger diseinatzaileak adibidez, pijama erosoen aldeko apustua egin du eta zetazko eta gasazko ehundurak aukeratu ditu bere diseinuetarako.

Bestalde, aurreko denboraldian panteradun estanpatuak izan duen arrakastaz jabeturik, Cavalli eta Dolce & Gabbanak esaterako, alkandoretara, galtzetara, jaketara eta minigonetara eraman dute tendentzia hau. Esmokina ere indartsu iritsiko da eta afari, koktel eta etiketaz jantzi beharreko ekitaldietako protagonista bihurtuko da

Amaitzeko, eskotedun jantzien eta loredun arropen esku geratuko da emakumeen armairuei ukitu erromantikoa ematea eta Marc Jacobsek eta Stella McCartneyk beraien desfileetan erakutsi dutenez, tantoak ere bikinietan, soinekoetan, gonetan zein alkandoretan nagusituko dira.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa