Gaztea

Gaztea

Nobedadeak

Puntako bideo jokoak kaleratuko dituzte aurten

E. A.

2012/01/04

Grand Theft Auto, Metal Gear Solid, Resident Evil eta Final Fantasy bideo joko mitikoen edizio berriak argitaratuko dituzte, besteak beste.

  • Grand Theft Auto V bideojokoa.

    Grand Theft Auto V bideojokoa.

2011 urte oparoa izan bazen, bideo joko zaleak badute zer ospatu aurten kaleratuko dituztenenak ikusita. Aurreko urteko “uzta” gainditzea izango da bideo jokoen etxe handien helburua 2012rako.

Resident Evil sagaren edizio berri bat kaleratuko dute urtarrilaren 27an,Revelations delakoa. Mediterraneo itsasoan nabigatzen duen itsasontzi batean kokatzen da eta berrikuntza tekniko nabarmenak ekarriko ditu. Final Fantasy serieko 14. bideojokoan, hasierako espiritua berrartzea bilatzen dute.

Otsailaren 2an argitaratuko dute Metal Gear Solid-en berria. Sagako bideo jokoak HD formatura bihurtu dituzte, zenbait aldaketa egiteaz gain. Grand Theft Auto mitikoaren bosgarren edizioa ere aurten kaleratuko dute, oraindik data zehatzik ez dagoen arren. Aurreratu duten apurra, Los Angeles hirian kokatuko dela da.

Max Payneakziozko bideo jokoaren hirugarren atala martxoaren 15etik aurrera egongo da salgai. Borrokazko bideo joko ezagunenak, Tekken eta Street Fighter alegia, bakar batean batu egingo dira aurten.

Bideo joko berriak argitaratzeaz gain, kontsola berriak ere aurkeztuko dituzte aurten. PS Vita eta Wii U aterako dituztela baieztatuta dago eta, seguruenik, Xbox 360 eta PlayStation 3 kontsolen ondorengoak ere iragarriko dituzte.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa