Gaztea

Gaztea

Aurtengo erronkak

Pantaila malgua eta astebete irauten duen bateria, aurtengo promesak

E. A.

2012/01/05

Hurrengo hilabeteetan hainbat erronka izango dituzte teknologia enpresa handiek.

  •  .

    .

Etengabe eta abiada bizian aurrera egiten duen industria da puntako teknologiarena. Isilpean eta tentuz ibiltzen dira enpresa handiak, baina, urte honetan, telebista modelo eta kontsola berriak kaleratzea eta makina-gizaki arteko elkarreragina bultzatzea izango dituzte erronka nagusiak.

Biometrian gehiago sakonduko dute teknologia enpresek aurten. Telebista eta mugikorretan ahots bidezko kontrola edo aurpegiak ezagutzeko ahalmena duten gailuek ezarriko dituzte joerak.

Bestalde, Steve Jobs hil ostean Apple etxeak hartuko duen norabidea ikusteko dagoen arren, hil aurretik egindako azken diseinuak aurten merkaturatuko dituzte. Apple TV da ikusmira handiena pizten duena. Telebista eta Internet batuko dituen kontzeptu berri horretan Apple eta Google buru-belarri ari dira. Urte askoko lanaren ondoren, bi etxeek aurten aurkeztuko dituzte beren produktuak.

Kontsola berriak ere merkaturatuko dituzte 2012an. PSVita eta Wii U kontsolek azken teknologiak aplikatuko dituzte beren bideo jokoetan.

Smartphone edo azken belaunadiko mugikorrentzako aterako dituzten bateria berriak ikusmira handia ari dira sortzen. Birkargatu gabe astebete irautea dute helburu eta energia iturri bezala hidrogenoa eta oxigenoa erabiliko dute.

Horrez gain, mugikorraren bidez ordaintzeko teknologia garatzea espero dute 2012an zehar. Segurtasun handiagoa eta kreditu txartelak gutxiago erabiltzea ekarriko luke horrek.

Erronka zaila da baina ez ezinezkoa. Baliteke mugikorrentzako lehen pantaila malguak aurten merkaturatzea. Benetako iraultza izango litzateke ukimen-pantailen teknologian.

Betaurreko berezi gabe hiru dimentsiotan telebista ikustea posible izan daiteke aurten. Nintendo 3DS kontsola teknologia berri horren aurrerapena izan da.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa