Gaztea

Gaztea

Teknologia

Sare sozialetako zure jarduna liburu bihur dezakezu

Garazi Urdanpilleta

2012/01/04

Twitterren edo Facebooken jartzen ditugun iruzkinak edo igotzen ditugun argazkiak liburu bihur ditzaketen webguneak eskura dauzkagu jada.

  •  .

    .

Sare sozialetan oso aktiboa al zara? Tuit ugari idatzi eta argazki ugari igotzen al duzu? Eta kezkatuta al zaude unean-unean idatzitakoak edo igotakoak sarearen zabalean galduta geldituko direlako? Bada, Twournal eta Fonicle webguneek horiei guztiei merezi duten itxura ematen lagunduko dizute, zure sare sozialetako jarduna liburu bihurtzen baitute.

Twournal webguneak (Twitter eta Journal hitzekin osatutako akronimoa) Twitterreko kontua atari horri lotzeko aukera ematen du eta, hortik abiatuta, liburua osa dezakezu. Liburua doakoa izan daiteke PDF formatuan eratu nahi baduzu eta euskarri fisikoan osatuz gero, berriz, ordainpekoa izango da. Fonicle (Facebook eta Chronicle hitzekin osatutako akronimoa) aurrekoaren parekoa da, baina Facebookekin egiten du lotura.

Twournal webgunearen kasuan, salneurria liburuaren orrialde kopuruaren arabera aldatzen da. 15 dolar balio ditu 100 orrialdekoak, 20 200ekoak, 25 300ekoak eta 30, aldiz, 400 orriko liburua osatu nahi izanez gero. Hori bai, salneurria dezente igo daiteke koloretako argazkiak sartu nahi izanez gero (45-135 euro artean). Zuri-beltzeko argazkiak sartu nahi baditugu, berriz, merkeago aterako zaigu liburua (5 dolarreko gehigarria).

Fonicle atariari dagokionez, 20 dolarreko salneurria du zuri-beltzekoak eta 45 eurokoa, berriz, koloretakoak, 100 orrialdetik beherakoa bada. 100 orrialde gehiago erantsi nahi izanez gero, 5 dolar kostako zaigu zuri-beltzekoen kasuan eta 30, berriz, koloretakoenean.

Prozesua oso erraza da. Kontuak lotu behar zaizkio dagokion atariari, zein urtetako edukiak sartu nahi ditugun aukeratu eta argazkirik sartu nahi ote dugun adierazi behar dugu. Liburuak 3.200 tuit hartuko ditu gehienez.

Liburua, gainera, erraz pertsonaliza daiteke. Esaterako, erabiltzaileak erantzunak sartu nahi dituen edo kanpoan utzi nahi dituen erabaki ahal izango du, baita beste atari batzuetarako estekak eta 'hastag'ak sartu nahi dituen edo ez ere. Gainera, aipamenen bat sar daiteke eta liburua amaitzeko mezu zehatz bat ere hautatzeko aukera dago, eta hainbat gako erabilita elementuak modu "inteligentean" ezaba daitezke.

Azkenik, laburpen-taula batean lagunen edo jarraitzaileen jardunen laburpena ikusteko aukera ere ematen dute liburuek eta erabiltzaileak jarraitzaile gehienen generoa, adina eta beste hainbat datu ezagutzeko aukera dauka.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa