Gaztea

Gaztea

Aplikazio berria

Mugikorretarako aplikazio batek dirua ematen du gimnasiora joatearren

E. A.

2012/01/05

Harpidedunak egun jakin batzuetan joan behar dira eta geolokalizazio bidez frogatu.

  • GymPact mugikorretarako aplikazioa.

    GymPact mugikorretarako aplikazioa.

Erabiltzaileei kirola egiten laguntzen dien mugikorretarako aplikazio ugari ezagutzen genituen dagoeneko; ez, ordea, diru-zorroetan eragiten zuenik. GymPact aplikazioan izena eman eta astero helburu bat finkatzen da, gimnasiora zenbat aldiz joango zaren alegia. Finkatutako egun guztietan joanez gero, erabiltzaileek diru kantitate bat jasoko dute; baina promesa ez badute betetzen, sistemak kontu korrontetik hitzartutako diru kantitatea kenduko du.

Urte berria asmo honekin hasten da beti. Askok kirol gehiago egiten hastea edo gimnasiora joatea jartzen dute helburu bezala. Hala ere, gehienetan, aste edo hilabete gutxiren ondoren promesa guztiak ahazten ditugu.

GymPact aplikazioak gutxienez bost dolar amerikarreko isuna jartzen du gimnasiora ez joatearren. Horrela, kirola egitera bultzatzeko arrazoi ekonomikoak gehitzen zaizkie erabiltzaileei.

Aplikazioak geolokalizazioaren bidez egiten du lan. Harpidetza egiterakoan norberaren gimnasioa zerrenda batean aukeratu behar da (dagoeneko 40.000 baino gehiago daude) eta sarrera gunea markatu. Izena eman ondoren, bakoitzak astean zenbat aldiz joango den eta hitza betetzen ez badu ordainduko duen kalte-ordaina zehazten du.

Dena den, erabiltzaileak motibatzeko dirua ez du kentzen bakarrik, eman ere egiten du. Hitza bete ez dutenek ordaindutako dirua hitza bete dutenen artean banatzen dute.

GymPacten sortzaileen arabera, promesen arrakasta tasa %90ekoa da.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa