Gaztea

Gaztea

Emakumeak

Larruzko prakak ez dituzu erantsiko, ezta gauean ere

E. A.

2012/01/09

Denboraldi honetan moda-modan daude larruzko prakak, eta modu egokian konbinatuz gero, egunez ere erabil daitezke.

  • Cheryl Cole, Miley Cyrus eta Olivia Palermo.

    Cheryl Cole, Miley Cyrus eta Olivia Palermo.

Asko ikusten dira larruzko prakak denboraldi honetan. Gauerako jantzitzat ditugun arren, egunez janzteko ere balio dute. Konbinatzeko arropa egokiak aukeratzea besterik ez dago.

Blazer edo jaka zabalekin konbinatzen dituzte ospetsu askok, besteak beste, Kate Mossek, Miley Cyrusek, Olivia Palermok, Cheryl Colek, Victoria Beckhamek eta Miranda Kerrek. Zuria eta beltza kontrajarriz gero, beti asmatuko duzu. Leggings-en eran ere eraman ditzakezu larruzko prakak, minigona edo soineko motz baten azpian. Bestalde, ez da beharrezkoa takoi altudun oinetakoak erabiltzea; “dantzari” estilokoak edo botinak ere ondo doazkie. Gauez larruzko prakak janzten badituzu, ordea, ezinbestekoak dira takoidun oinetakoak.

Horrez gain, denboraldi honetan inoiz baino gehiago ikusten dira larruzko praka motzak. Hauek ere, gauez eta egunez erabiltzen dituzte eta blusa edo jertse batekin konbina ditzakezu. Amaitzeko, plataforma eta takoi handidun botinak ezin hobeto geratzen dira. Olivia Palermo, Rachel Wilson, Alexa Chung, Ashley Greene eta Whitney Port ezagunek dagoeneko bat egin dute moda honekin.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa