Gaztea

Gaztea

Azken datuak

Rihanna da Interneten gehien saltzen duen artista

L.Z.

2012/01/10

Adele, Lady Gaga eta Taylor Swift ere salmenta digitalen lehenengo poestuetan kokatu dira.

  • Rihanna da Interneten gehien saltzen duen artista.

    Rihanna da Interneten gehien saltzen duen artista.

Black Eyed Peas taldeari eta Eminem abeslariari aurrea hartuta, Rihanna salmenta digitalen erregina bihurtu da. Izan ere, audientziak neurtzen dituen Nielsen enpresaren arabera, 23 urteko kantaria da historian Interneten salmenta gehien izan dituen artista.

2004ko apiriletik gaurko egunera arte 47,5 milioi aldiz deskargatu dituzte Rihannaren kantuak Interneteko erabiltzaileek. Zerrenda honetako bigarren tokian Black Eyed Peas kokatzen da. Talde honek Barbadoetako artistak baino 5 milioi deskarga gutxiago lortu ditu. Laugarren eta bosgarren postuak Lady Gaga eta Taylor Swift abeslariarentzat izan dira.

Bestalde, azken zazpi urteetan gehien jaitsi den abestia Black Eyed Peas taldearen "I Gotta Felling" izan da, 7,6 milioi deskarga lortuta. Diskoei dagokienez, Adeleren "21" lana izan da arrakastatsuena (1,8 milioi aldiz deskargatu dute).

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa