Gaztea

Gaztea

Oinetakoak

Dendetan dira Gorillaz taldeak Conversentzat diseinatutako zapatilak

E. A.

2012/01/17

Lau modelok osatzen dute Jamie Hewlett artistarekin batera Converse etxeak diseinatutako bilduma.

  • Modelo altua.

    Modelo altua.

Gorillaz taldearen eta Converse etxearen arteko kolaborazioa aurreratu genizuen duela hilabete batzuk. Urte honetako udaberri-uda denboraldirako bilduma atera du Conversek Jamie Hewlettekin (Gorillazen sortzaileetako bat) elkarlanean.

Lau diseinuk osatzen dute Gorillazen "Chuck Taylor All Star" bilduma. Zapatilak taldearen estiloan inspiratuta daude eta bere logoa daramate orpoan. Jamie Hewlettek modeloetako bat diseinatu du, berdea hain zuzen ere.

Itxura militarra agertzen da bi modelotan. Alde batetik, kamuflaje estanpatudunean eta bestetik, Pazazu pertsonaia agertzen den zapatila pare grisean. Bi modeloen barneko forruan Gorillazek Converserentzat egindako ilustrazioen collage bat azaltzen da.

Azkenik, bildumak beste diseinu bat gehitzen du, bertsio altuan eta baxuan. Barne forruan kamuflaje estanpantua dute eta kanpoan, berriz, Gorillazen ezaugarri diren ilustrazioak.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa