Gaztea

Gaztea

Musika eta bideo-jokoak

Katy Perry, ''Sims 3'' bideo-jokoko protagonista

L.Z.

2012/01/18

Martxoaren 8an helduko da dendetara joko honen edizio berezia.

"Sims 3" bideo-jokoaren bildumagileentzako edizioak Katy Perry abeslaria izango du protagonista. Hain zuzen ere, edizio berezi honetan jokalariak kantari ezagun honen elementu pertsonalizatuak erabili ahal izango ditu. Martxoaren 8an helduko da "Sims" jokoaren bertsio berriena.

Katy Perry musikaren munduko izar handienetakoa da gaur egun. "Teenage Dream" diskoari esker, sekulako arrakasta lortu du azkenaldian. Horretaz jabeturik, Electronic Arts konpainiak Katy Perryren aldeko apustua egin du eta aipatutako jokoaren publizitate kanpainako irudi bihurtu du. Baina marketinerako Perryren irudia erabiltzeaz gain, "Sims 3" jokoaren edizio berezirako ere abeslariarengana jo du.

Katy Perry oso pozik azaldu da kolaborazioarekin: "Asko pozten naiz nire kontzertuetako agertokiak edota nire bideoklipetako dekoratuak joko honetan ikusteaz. Betidanik gustatu izan zait nire burua marrazki biziduna banintz bezala imajinatzea eta orain txikitako amets hori egi bihurtu da", azaldu du.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa