Gaztea

Gaztea

Emaitzak

Zornotza eta Gernika, ''Lokaleroak'' saioko irabazleak

Garazi Urdanpilleta

2012/03/15

Zornotzako koadrilak izan ditu boto gehien eta bigarren sailkatu dira gernikarrak. Saloura bidaia irabazi dute lehenek eta bigarrenek, berriz, sagardotegian afaria.

  • Argazkia: EITB.

    Argazkia: EITB.

Zornotzako lokala nagusitu da ETB-3ko "Lokaleroak" saioko botazioetan. 5.511 boto izan ditu lokal horrek eta zortziehun bat puntura gelditu da bigarren sailkatua: Gernika (4764 boto). Bilboko lokala izan da hirugarrena (3175 boto) eta dezente atzerago gelditu dira gainontzeko taldeak. 

Banatzeko geneuzkan sariek, beraz, badaukate jabea. Zornotzarrek Saloura bidaia irabazi dute (Eroski Bidaiak agentziari esker) eta gernikarrek berriz, Olaizola Sagardotegian afaria irabazi dute. Gainera, hirugarren sari bat ere bagenuen banatzeko: Urdaibain dagoen Muruetako Ibaigune hotelean bi gaueko egonaldia (Eroski Bidaiaki esker, hau ere). Eta sari hori botoa eman duzuen guztien artean zozkatu dugu. Hauxe izan da irabazlea: Mikel Iturraspe. Zorionak irabazle guztiei! 

Hauxe izan da behin betiko sailkapen ofiziala:

-1. Zornotzako mutilak (9. astea). 5511 boto

-2. Gernikako neskak (1. astea). 4764 boto

-3. Bilboko koadrila (12, astea). 3175 boto

-4. Sestaoko koadrila (3. astea). 1517 boto

-5. Galdakaoko koadrila (5. astea). 1362 boto

-6. Eibarko mutilak (5. astea). 672 boto

-7. Tolosako neskak (3. astea). 593 boto

-8. Basauriko koadrila (8. astea). 484 boto

-9. Bermeoko koadrila (2. astea). 311 boto

-10. Eibarko koadrila (7. astea). 300 boto

-11. Lezoko neskak (10. astea). 176 boto

-12. Algortako neskak (11. astea). 170 boto

-13. Zorrozaurreko mutilak (7. astea). 126 boto

-14. Tolosako mutilak (6. astea). 124 boto

-15. Ondarroako koadrila (4. astea). 121 boto

 

 

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa