Gaztea

Informa nazazu RSS

Gaztea

Neurri berria

Arrakasta gutxi duten zerbitzuak itxiko ditu Googlek

E. A.

Erredakzioa

2012/01/24

Picnik, Sky Map eta Urchin zerbitzuak, besteak beste, hurrengo hilabeteetan desagertuko dira.

  • Sky Map zerbitzua itxi egingo dute datozen hilabeteetan.

    Sky Map zerbitzua itxi egingo dute datozen hilabeteetan.

Iruzkinak

Google konpainiak zerbitzu arrakastatsuei arreta berezia jartzea eta erabiltzaileek gutxi erabiltzen dituztenak alde batera uztea erabaki du. Horrela, Google Message Continuity, Sky Map, Needlebase, Picnik, Urchin eta API Social Graph datozen hilabeteetan itxi egingo dituzte.

Ekainean Google+ sare soziala aurkeztu zutenetik, konpainia ezagunak etengabe berritu ditu bere produktuak. Bilatzailearen webgunea, Gmail zerbitzua eta YouTube berriro diseinatu ditu, esaterako. Hala ere, neurri zorrotzagoak hartu ditu beste zerbitzu batzuen inguruan. Batzuk 2011n zehar desagertu dira eta aurten gehiago desagertuko dira.

Garapen taldeak zerbitzu berriak sortzen buru-belarri sar daitezen hartu dute erabaki hori, konpainiak bere blog ofizialean esan duenez. Itxitako zerbitzuak guztiz desagertu edo beste batzuekin batuko dira hurrengo hilabeteetan.

“Erabaki zailak dira hauek eta jendeari gustatzen zaizkion produktuak aldatzea gogorra izan daiteke. Hala ere, Googlen oso harro gaude arreta esperientzia sinple eta intuitibo bat sortzen jartzeaz. Milioika pertsonari bizitza aldatuko dion esperientzia izango da”, adierazi dute konpainiatik.

2011n YouTube hobetzea erabaki zuten eta Google Video itxi. Ekainean, Google Health eta PowerMeter zerbitzuak alde batera utzi zituzten, hainbat urtetan erabiltzaile nahikoa erakarri gabe ibili ostean. Google Labs eta Buzz produktuek ere ez dute jarraipenik izan.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2014 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#