Gaztea

Gaztea

Moda

Estilo guztietako Victoria zapatilak ikusiko dira udan

L.Z.

2012/01/25

"Vintage" estiloa eta estanpatu alaiak eta koloretsuak nagusituko dira aipatutako moda etxearen udako bilduman.

  • Udarako zapatila berriak.

    Udarako zapatila berriak.

Geroz eta gutxiago falta da bufandak eta berokiak ganbaran gorde eta udako arropei armairuan leku bat egiteko. Hori dela eta, udaberritik aurrera nagusituko diren tendentzien aurrerapen bat egingo dugu.

Victoria moda etxeak adibidez, aurkeztu du jada udako bilduma eta estilo askotako diseinuak estreinatuko ditu datorren denboraldian.

Forma eta modelo berriak ikusiko ditugu Victoria zapatiletan eta kolorez jantzita helduko dira. Hain zuzen ere, estanpatu eta ehundura alaiak izango dituzte oinarri: loreak, forma geometrikoak eta "Vichy" koadroak, besteak beste.

Gainera, zapatilak ez ezik, zapatak eta "bailarinak" ere iritsiko dira, Victoriaren eskutik.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa