Gaztea

Gaztea

Bigarren denboraldia

'Lokalero' saltseroen bila gabiltza

L.Z.

2012/01/27

Udaberrian hasiko da ETB-3ko ''Lokaleroak'' saioaren bigarren denboraldia. Zuen lokaleko ateak zabaltzeko prest? Animatu, ez zarete damutuko!

  • Lokaleroak.

    Lokaleroak. Argazkia: EITB

Udaberrian iritsiko da ETB-3ko "Lokaleroak" saioren bigarren denboraldia. Horretarako, alegia, saio dibertigarriak eta entretenigarriak eskaintzeko, lokalero saltseroen eta aktiboen bila gabiltza.

Ongi pasatzeko gogoa duen edonork parte hartu dezake: lokaleko partaide kopurua, adina eta herria zehazten dituen mezu bat bidali behar da. Behin maila jasota, zuekin harremanetan jarriko gara.

Saioaren helburua

Askotan, gazteek erabiltzen dituzten lokalek susmo txarra zabaltzen dute inguruko bizilagunengan. Saio honen helburua irudi hori suntsitzea da, eta horretarako lokal horiek nolakoak diren eta gazteok bertan zer egiten duten erakutsiko dugu.

Gainera, dakizuen bezala, lokaletako ateak zabaltzeagatik sari potoloak daude jokoan. Edizio honetako irabazleak, adibidez, (Zornotzako Damasy lokala) Saloura bidean daude eta Gernikako neskek (Txark lokala) bazkari eder batez gozatuko dute Olaizola sagardotegian.

Bestalde, astero-astero botoa ematen aritu zaretenon artean, Buatxabal moda etxe lesakarraren kamisetak zozkatu ditugu, baita, Urdaibain dagoen Muruetako Ibaigune hotelean bi gaueko egonaldia ere.

"Lokaleroak" saioan abantailak dira nagusi. Zuen lokaleko ateak zabaltzeko prest? Animatu, ez zarete damutuko!

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa