Gaztea

Gaztea

Emakumeen moda

Mostaza kolorea hurrengo denboraldian ere aldean izango dugu

E. A.

2012/01/27

Udazken-negu denboraldian gurekin izan dugu eta udaberri-uda denboraldian ere zeresana emango du.

  • Mostaza kolorea modan dago.

    Mostaza kolorea modan dago.

Mostaza edo ziapea, haragia jateko osagarri ederra izateaz gain, arropak konbinatzeko kolore interesgarria da. Udazken-negu denboraldian eman zen ezagutzera eta jarraian datorren udaberri-udan ere asko ikusiko dugu. Ibiltokietan ikusten dugu, dendetan dago eta kalera irten eta nonahi ikusten dugu kolore horretako arroparen bat. Modan dago mostaza.

Estilo ausarta duten neskek erabiltzen dute eta baita estilo apalagoa dutenek ere, izan ere, garrantzitsuena aukeratutako jantzia da. Mostaza kolorea gustatzen bazaizu baina protagonismo gehiegi eman ez baduzu nahi, kolore horretako alkandora bat jantz ezazu eta gainetik jertse bat, adibidez. Horrela, lepo eta ukabil aldeak besterik ez duzu utziko agerian.

Ziape koloreari zure jazkeran protagonismo osoa eman nahi badiozu, ordea, kolore horretako jertse bat aukeratu eta konbina ezazu gona beltz batekin, esaterako.

Dena den, mostaza kolorea motelegia iruditu ahal zaizu eta biziago bat nahiago izan, batez ere udarako. Horia alternatiba egokia da. Soineko hori bat kotoizko jaka edo parka mehe batekin konbinatuz ezin hobeto joango zara. Arropa beltzekin konbinatuta indar gehiago ematen dio zure itxurari.

Bizitzari zaporea emateko, aukera ezazu mostaza!

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa