Gaztea

Gaztea

Joera berria

Udaberrian, fluor koloreak soinean

E. A.

2012/02/02

Hurrengo urtaroan joera ausart hori ikusiko dugu kaleetan.

  • Fluor koloreak udaberri honetarako.

    Fluor koloreak udaberri honetarako.

Udaberri honetan, pastel koloreak ez ezik, fluor koloreak ere nagusituko dira. Tonu deigarrienak protagonista izango dira datorren urtaroan. Lotsa edo beldur gabe, errotuladore fluoreszenteen koloreko  arropak jantzi. Jende ausartak bakarrik eramateko joera dela ematen du, baina dosi txikitan konbinatuz gero, arrakasta segurua da.

1980ko hamarkadaren berpizkunde hori ez da beti eramateko erraza. Nola konbinatu ez badakizu, “The Fresh Prince of Bel-Air” telesaileko protagonista ez emateko, onena fluor koloreak apalagoekin nahastea da; beltzarekin, zuriarekin edo beixarekin, esaterako.

Klasikoagoa bazara eta fluor koloreko arroparen joera arriskutsuegia dela uste baduzu, zure look-a alaitzen duten osagarri deigarriak erabil ditzakezu: poltsa, oinetakoak, lepokoa... Armairuaren bazter guztietara helduko dira kolore deigarriak udaberrian.

Makillajean ere kolore horiek ikusiko ditugu: more bizia, neon estiloko arrosa, hori ia fluoreszentea... Oso zaila da aldi berean fluor koloreko arropak eta makillajea konbinatzea. Hobe da, emaitzaz seguru ez bazaude, bietako bat bakarrik aukeratzea.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa