Gaztea

Gaztea

Asteko disko berriak

Leivaren lehenengo bakarlana,'Diciembre', asteko estreinaldi nagusia

2012/02/20

Pereza taldeko abeslari ohiak Madrilen grabatu ditu disko berriko kantuak. Martxoan Euskal Herrian aurkeztuko ditu abesti berri horiek.

Bideoak (1)

Miguel Conejo Torresek, Leiva izenarekin ezaguna den Perezako abeslariak, bakarkako lehenengo diskoa prestatu du. 'Diciembre' izena daraman lan honetan, bere alde rockeroena atera du abeslariak, bere hitzetan. Perezaren azken diskoak, ('Aviones') eragin handia izan omen du Leivaren lan honetan.

Abestiei ahotsa ipintzeaz gain, lanaren produkzio osoa abeslariaren esku egon da. Gainera, bere etxeko estudioan grabatu da diskoa. Aurreko taldeko zenbait musikarik ere, bere laguntza eskaini diote Leivari, albumaren ekoizketa prozesuan.

Martxoan ekingo dio Leivak “Diciembre” lana aurkezteko birari eta Euskal Herrian hainbat kontzertu eskainiko ditu. Martxoaren 3an Iruñeko Totem Aretoan arituko da, 16an Bilboko Kafe Antzokian eta 17an Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa