Gaztea

Gaztea

Moda berriak

60ko hamarkadako estiloa bueltan da

Nagore Valle

2012/02/28

Hippi estiloak bere lekua beraganatu du famatuen armairuetan

  • Paris Hilton hippie estiloarekin.

    Paris Hilton hippie estiloarekin.

Modan dena bueltatzen da. Duela urte batzuk alde batera utzi genuen hori modakoena da gaur egun, berriz ere. Eta 60ko hamarkadako hippie estiloa ez da salbuespena.
Aktore, abeslari, eta bestelako neska ezagun asko hasi dira estilo honetako arropa zein osagarriak eramaten. Eta orain, moda hau zure egiteko klabeak ematen dizkizugu.


Hippie estiloa lortzeko osagaiak:
- Gona luze eta estanpatuak: Udarako aproposagoak badira ere, neguan eramateko era ugari daude. Esaterako, botin batzuekin.
- Soineko luzeak eta solteak: Hondartzarako perfektuak baina era berean ospakizun batera eramateko egokiak gerriko batekin erabiltzen direnean.
- Blusa zuriak edo estanpatuak: Gerriko bat erabili daiteke gerria markatzeko edo solte utzi soberako klio batzuk ezkutatzeko.
- Ile naturala: Gehiegi landu gabeko orrazkerak dira estilo honen adierazle honenak. Adibidez, txirikordak.
- Akzesorioak: Egurrezko eskumuturrak eta kolore biziko lepokoak zein belarritakoak. Horrez gain, udan eguzkirako betaurrekoak oso lagungarri dira.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa