Gaztea

Informa nazazu RSS

Gaztea

Teknologia

Ur azpian ere, ez ahaztu musika!

I.U.

2012/05/29

Dolphin Touch musika erreproduzitzaile bereziak ur azpian musika entzutea ahalbidetzen du

  • Dolphin Touch.

    Dolphin Touch. Argazkia: naical

Iruzkinak

Uda garaian murgiltzen ari gara bete-betean eta musika entzuteko tresna berezi bat aurkitu dugu merkatuan. Dolphin Touch du izena eta ur azpian egonda ere, gustukoen ditugun kanta eta doinuak entzuteko aukera eskaintzen du.

Ukipen-pantaila kurbatua duenez, erraz erabil daiteke ur azpian. Flash memoriak 4 gigabyte ditu, eta datuak hamar urte baino gehiagoz mantendu ditzake. MP3 eta WMA formatuak irakurtzeaz gain, orotariko artxiboak gordetzeko gaitasuna du.

Halaber, edozein jarduera edo kirol egiten ari garela ere, berdin balio du: igeriketa, urpekaritza, surfa, etab. Gaur egun, erreproduzitzaile horrek 100 euro inguru balio du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#