Gaztea

Informa nazazu RSS

Gaztea

Tendentziak

Kapadun ile-orrazkerak nagusi, aurtengo udan

I.U.

Erredakzioa

2012/06/04

Ile motza ere oso modan dago, eta udan gehien ikusiko den estiloa izango da.

  • Rihanna. Argazkia: modaellas

    Rihanna. Argazkia: modaellas

Iruzkinak

Uda honetan modako orrazkera eraman nahi badugu, gomendagarria da kapak moztea gure ilean. Ezaugarri horixe da, hain zuzen ere, azken tendentzia, luzea zein motza. Hala ere, aukeran, estilo motza erosoagoa eta egokiagoa udaran.

Irizpide horiek kontuan hartuta, gure aurpegiaren formari ondoen egokitzen zaion erara moztu beharko genuke ilea. Itxura obalatua izanez gero, adibidez, edozein aukerak balio du. Kizkurrak ere oso aproposak izan daitezke, baita kapak aldeetan ipinita ere.

Estuak eta luzeak, berriz, apartak dira ilea motz-motz jartzeko. Hala, hobeto ikusiko dizkigute aurpegiko atalak. Kopeta-ileari dagokionez, zuzen edo alde batera moztuta eramatea da egokiena, kasu horietan.

Azkenik, bihotz formakoetan, marra erdian duten orrazkerak aukeratzea gomendatzen dute adituek, baita aurpegira itsatsitako melenak ere. Ziur asmatuko dugu.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#