Gaztea

Informa nazazu RSS

Gaztea

Musika eta moda

Lana del Rey HM moda etxearen irudi izango da berriro

L.Z.

2012/07/18

Moda etxe suediarraren neguko kanpainako protagonista bihurtu da abeslari estatubatuarra.

  • Lana del Rey, HM.

    Lana del Rey, HM.

Iruzkinak

Lana del Rey abeslaria H&M moda etxe suediarraren neguko kanpainako protagonista izango da. Dagoeneko kalean dira aipatutako kanpainako irudiak. Oraingoan Inez van Lamsweerde eta Vinoodh Matadin argazkilarien esku geratu dira kanpainako argazkiak.

Udaberriko bildumarekin izan zuen arrakasta ikusita, H&Mk abeslari estatubatuarra aukeratu du, neguko bilduma protagonizatzeko. Gainera, "Blue Velvet" kantua entzungo da H&Men iragarkietan.

Lana del Reyk emakume moderno eta femeninoa islatzen du kanpainan. Horretarako, kolore eztiak dituzten jantziak eta lanazko arropak aukeratu ditu etxe suediarrak hurrengo denboraldirako.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#