Gaztea

Informa nazazu RSS

Gaztea

Lehiaketa berezia

'Gaztea Parody' lehiaketan parte hartzeko epea luzatu dugu!

2012/11/06

Azaroaren 11n amaituko da lanak bidaltzeko epea. Zeren zain zaudete? Ikusi orain arte bidalitako bideoak:

Iruzkinak

Bideoak (1)

Gaztea Parody lehiaketa pil-pilean dago. Oraindik ez duzue zuen proposamena bidali? Lasai, bidaltzeko epea azaroaren 11ra arte luzatu dugu, astia izan dezazuen.

Parodiak jaso eta jaso ari gara: Carly Rae Jepsenen eta Gozategiren ''Call me baby + Nirekin'', Pitbullen ''Give me everything'', Rage Against The Machine taldearen ''Killing in the name'' eta Beastie Boysen ''Sabotage''. Ikusi guztiak, hemen.

Bidali zuen bideoak

Bideoklipak gustuko badituzu, Gaztean duzu aukera zure irudimena eta umorea erakusteko. Bideoklipen parodien lehiaketa jarri genuen martxan. Edozein abestik balio dezake, eta gogoratu: edozein taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte. Ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek... Bakarkako lanak ere onartuko dira.

Gogoratu! Azaroaren 11ra arte duzue denbora! Oinarriak eta informazio guztia biltzen duen webgunean sartu eta bidali zuen proposamenak!

OHARRA: Lanak igotzeko edo bidaltzeko arazorik baduzue, idatzi azalpena dida@eitb.com helbidera eta saiatuko gara arazoak bideratzen.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#