Gaztea

Informa nazazu RSS

Gaztea

Misterioaren tartean

Eltziego eta soldadu frantziarrak

A.G.

2012/10/31

Eltziegon, Maria eta bere familiaren jauregian zer gertatzen den azaldu digu Gari Berasaluzek.

  • Eltziegotik datorkigu oraingoan misterioa.

    Eltziegotik datorkigu oraingoan misterioa.

Iruzkinak

Duela hilabete eskas ezagututako gaia jorratu digu Gari Berasaluzek gaur misterioaren tartean; hilabete honen hasieran, 'Cuarto Milenio' eta 'Milenio 3' saioetako Javier Perez Campos eta Javier Echezarra kazetarien eskutik helarazitakoa, zehazki.

Bi adituak Arabako Errioxan izan ziren urriaren 9an, 'Cuarto Milenio' saioko lan-taldearekin batera telebistarako erreportajea grabatzen. Eltziegon lanean zeudela, Maria izeneko emakume bat hurbildu zitzaien eta bere kasua kontatu zien, gerora 'Milenio 3' saioan ere kontatuz.

Maria XVII.mendeko jauregi zahar batean bizi da eta azkenaldian etxean gertatzen ari diren gertaera misteriotsuak argitu nahian joan zen kazetariengana. Egun batean bakarrik bazkaltzen ari zela norbait sentitu omen zuen atzean, baina buelta eman eta inor ez omen zegoen; hori bai, umeek sukaldean zintzilikaturiko panpinak mugitzen zeuden.

Duela hilabete, aldiz, soinuak entzun zituen. Goiko pisuan ohe bihur daitekeen sofa du etxean Mariak, eta eseritzean, soinua egiten du. Bakarrik zegoen hartan goiko solairuan hotsak entzun zituen: gora igo eta ez zegoen inor baina behera jeitsi eta berriro ere soinuak entzun zituen. Haurrek ere ez dute jada gela batzuetara sartu nahi; hain justu, Mariak soinuak entzuten dituen gela horietara.

Beste gertaera bat ere kontatu zuen Mariak: ''Lehengo batean, senarra lanean ari zenez eta traba ez egitearren, beste gela batera joan nintzen, eta norbait sentitu nuen eskaileretan behera nire gelaraino. Haurretako bat zelakoan, atzera begiratu nuen baina ez zegoen inor. Eta ezustean ahots bat entzun nuen, aide esanez. Emakume izen bat zelakoan nengoen baina dirudienez, frantsesez, laguntza edo lagundu esan nahi du''.

Kontuaz gehiago jakin nahian, galdezka hasi zen Maria eta pareko etxean jakin duenez, eraberritze lanetan ari zirela, Frantziako soldaduen jantziak aurkitu zituzten; baita hezurkinak ere.

Ez galdu Gari Berasaluzek kontatu diguna! Informazio gehiago ere topa dezakezu bere blogean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa