Gaztea

Informa nazazu RSS

Gaztea

'Dida'

Telebistako nobedadeak errepasatu ditugu Alain Ibarrarekin

I.U.

Erredakzioa

2012/11/02

ETB-1 kateak estreinatu berri dituen saioen inguruan aritu gara solasean.

  • Dida Gaztea 2012

    Dida Gaztea 2012

Iruzkinak

Maider Gorostegi Gazteako esatariak gidaturiko ‘Kantuan prest’ saioa ipini du martxan ETB-1 kateak. Julian Iantzik larunbatetan aurkezten duen programak utzitako gorabeherak izango dituzte aztergai. Horrez gain, ‘DBH’ telesailaren nondik norakoez hitz egin dugu Alainekin. Hainbat irakasle xelebreren istorioak kontatuko dituzte ETB-1en.

Txutxumutxuen tartean, Antena 3 kateak Jaime Cantizanori kontratua eten diola kontatu digu. Antza denez, Andaluziako Canal Surren eta Chileko telebista-kateren batean lan egiteko aukera eskaini diote aurkezle ezagunari. Azkenik, Miguel Boseren inguruan sortutako polemikari erreferentzia egin dio Alainek. TVE kateak Gabon Gauean egin ohi duen saioko protagonista izango da abeslaria. Hori dela eta, harridura erakutsi omen dute zenbait hedabidek. Eta adi! Itxura guztien arabera, ertzain batekin omen dabil eta Lezama aldean etxea erosi omen du!

Entzun oso-osorik Alain Ibarrak kontatu diguna audio honetan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#