EAEko%20hauteskundeak%202012%20|%20EITB%20Hauteskunde%20Autonomikoak

EAEko Hauteskundeak

EAEko Hauteskundeak

Hauteskundeak

EAJk 'Euskadi berea' dela uste duela esan du PSEk

Erredakzioa

2012/09/01

Krisi ekonomikotik ateratzeko Urkulluk proposatzen dituen "esfortzuak" zeintzuk diren azaltzeko eskatu dio EAJri Rodolfo Aresek.

  • Rodolfo Ares Radio Euskadiko elkarrizketa batean.

    Rodolfo Ares Radio Euskadiko elkarrizketa batean. EITB

Iruzkinak

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak EAJ gogor kritikatu du Jaurlaritzaren kudeaketaren aurka egindako adierazpenengatik, eta ildo honetan, EAJren estilo politikoa "Mariano Rajoyk edo AEBetan Tea Partyk egiten dutenaren antzekoa" dela esan du.

EAJk "Euskadi berea" dela uste duela esan du Aresek eta "beste batzuek kudeatzea utzi baino, nahiago du porrotera eramatea", adierazi du EAEko hauteskundeetarako kanpainaurrean.

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak krisitik ateratzeko proposatzen dituen "esfortzuak" zeintzuk diren azaltzeko eskatu du eta "2015. urterako proposatu duen estatus politiko berria burujabetasunaren betiko musika bera da, letra ezberdin batekin", Aresen iritziz.

"Galdutako boterea berreskuratzeko ez du mugarik", adierazi du. Halaber, Urkulluk beste esfortzu batzuk egin beharko direla esan, baina ez dituela zehaztu esan du, horregatik, "zer murriztuko du? Osasuna, Hezkuntza ala gizarte laguntzak?", galdetu du.

Azkenik, behin eta berriro lehendakariak zerga erreforma bat proposatu duela ekarri du gogora, baina Urkullu beti aurka azaldu dela esan du, "orain arte". "Zerga sistema justuago bat izango bagenu, zorra txikiagoa izango litzateke", ondorioztatu du.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK

Zenbatuta Hasi gabe

Eserlekuak guztira - 75

Gehiengo absolutua - 38

2009
  • Parte-hartzea
  • Hasi gabe

EMAITZEN BILATZAILEA

  • LURRALDEA

  • UDALERRIA

Datuak: Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza


HAUTESKUNDEAK HAUTESKUNDEAK EAEko hauteskundeei buruzko webgune berezia
 
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#